European Privacy Seal (Europako Pribatutasun Zigilua) Europako Batasunak 2008an sortutako ziurtapen eredu bat da, bai enpresei, bai administrazio publikoei zuzenduta. Datu pertsonalen kudeaketaren konfidentzialtasuna, kalitatea eta segurtasuna ziurtatzen ditu.

Kontratatzen ditugun produktu eta zerbitzuetan, kalitatea eta pribatutasuna bilatzen ditugu: Europen Privacy Seal ziurtagiriak ideia hauek transmititzen ditu, gai honi buruzko arautegiaren konplimendua ziurtatzen du eta zigilua ez daukatenekiko aldea nabarmentzen du.

European Privacy Seal munduko Pribatutasunaren Ziurtapen eredu bakarra da.

European Privacy Seal-ekin egiaztatutako erakundeak zigiluaren izena, logotipoa eta kodea erabil ditzakete beraien irudi korporatiboan, zigilua lortu eta hurrengo bi urtetan. Egiaztatutako enpresen zerrenda publikoa da eta proiektuaren web orrialde ofizialean kontsulta daiteke.

Europako Batasunak zuzenbide eta informatika gaietan aditu direnekin talde bat sortu du. Talde honek esperientzia handia dauka enpresaren kontu-ikuskapenetan eta datu pertsonalen babesean.

Zigilua eskatu ahal izateko, EuroPriSek exijitzen du Ikuskaritza-Txostena (Evaluation Report), gutxienez bi adituk sinatu behar dutela. Aditu batek profil juridikoa eduki behar du (Legal Expert ) eta besteak profil teknikoa (Technical Expert).

Gure enpresak, Donostian dagoen Sigacus Gestion izenekoak, Zigilua ikuskatzeko eta bideratzeko homologazio ofiziala lortu du. Hau lortzeko beharrezkoa izan zen Vienan, 2007ko Azaroan EBk antolatutako lan taldeetan eta azterketetan parte hartzea.

Europako Pribatutasun Adituen zerrenda publikoa da eta proiektuaren web orrialde ofizialean kontsultatu daiteke.