Prozesu honen helburua honakoa da: zure enpresa, indarrean dagoen datu pertsonalen babeserako legedira egokitzea.

Legediak agintzen dituenez gai, zuzenbidearen, informatikaren, kontu-ikuskapenenaren eta aholkularitzaren alorretan dugun lan-eskarmentuari esker lortutako irizpideak kontutan hartzen ditugu.
Zure lantokian bertan egiten dugu lan.

Zuk ez duzu lanik hartu behar, ezta formularioak edo bestelakorik bete ere. Aplikazio eta euskarri informatikoen funtzionamendua, segurtasun kopiak, sarbide-kontrolak eta bestelako derrigorrezko segurtasun neurriak begiratzen ditugu Paperaren tratamendua ere aztertzen dugu: artxibatzea, erabiltzea eta suntsitzea.

Ikuskaritza-txosten bat egiten dugu, non zure enpresak datu pertsonalen babeserako arautegia betetzen duela egiaztatzen dugun. Txosten hau, harik eta Datuen Babeserako Agentziak eskatzen duen arte, enpresaren esku geratzen da.

Beharrezko arloetarako konponbideak eta hobekuntzak proposatzen ditugu. Komenigarri diren neurriak hartzeko egon daitezkeen aukerak aztertzen ditugu enpresarekin batera.

Zure fitxategiak beharrezko Datuak Babesteko Bulegoetan inskribatzen ditugu eta derrigorrezkoa den dokumentazioa ematen dizugu (Segurtasun Dokumentua, kontratuak hornitzaileekin eta bezeroekin, eskubideak erabiltzeko prozedura, …).

Gure enpresak sortutako aplikazio informatikoa instalatuko dugu zure sisteman. Aplikazio honek dokumentazioaren kudeaketa-lana erraztuko dizu.

Langileak prestatzeko bilerak antolatu eta dokumentazioa eskura ematen diegu, eta honetaz gain, sekretu profesionalaren beharraz eta ondorioez, segurtasun-neurriz eta abarrez ohartarazten ditugu.