SIGACUS GESTION S.L enpresaren egoitza soziala Donostian dago, eta aholkularitza-lanez arduratzen den zerbitzu-enpresa bat da.

1989. urtean sortu zen, software profesionala, zehatza eta esklusiboa hornitzeko. 2002an egungo Sigacus Gestion S.L izena hartu zuen. Aurrez, 2000. urtean Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikora egokitzeko lanari ekin zion.

Hain zuzen ere, aholkularitza-enpresa gisa, 2005ean Datu Pertsonalen Babesari dagokionez Administrazio Publikoen Praktika onenen II Saria lortu zuen, eta honek, alor honetan eginiko lana berretsi zuen.

2007an, Europako batasunak ezarritako irizpideak betetzeagatik, bere bi kidek Vienan Europako Aditu Homologatuen izendapena lortu zuten, bata lege-gaietan ( Legal Expert: abokatua) eta bestea alderdi teknikoan ( Technical Expert: informatika), Eta hala, Euskadiko enpresa bakarra da honelako ziurtagiriak dituena, eta azken hauek, enpresei nahiz erakundeei, Europako Pribatutasun Zigilua lor dezaten, bidea errazteko duten gaitasunaren erakusgarri dira.

Castellano
English
sigacus@sigacus.com
Lege Oharra / Pribatutasun Politika
Diseño: infobide Sigacus Logotipoa
Azalara