KANAL ETIKOA

Logotipo SIGACUS

Kanal Etiko honen bidez, legezko arau-haustea izan daitekeen edozein ekintza edo ez-egiteri buruzko informazioa modu konfidentzialean eman dezakezu, bereziki, arau-hauste penala edo administratiboa larria edo oso larria denean.

Gainera, lan-araudiaren arau-hausteei buruzko informazioa eman dezakezu, bereziki segurtasunari eta osasunari, sexu-askatasunari eta laneko osotasun moralari dagokienez, bai eta araudi korporatiboen arau-hausteei buruzkoa ere.

Komunikazioek argiak eta laburrak izan behar dute, gertaera zehatzak deskribatu behar dituzte eta fede onez egin behar dira beti. Komunikazio edo salaketa faltsuak zigortu egingo dira.

Eman duzun informazioa konfidentzialki tratatuko da eta egindako kudeaketen berri emango zaizu zuk eman duzun helbide elektronikoaren edo beste baliabide baten bidez.


Captcha

Kanal honek aipatzen duen informazioa beste bide batzuetatik ere eman dezakezu:

  • +34943453588 telefono zenbakira deituz (Kanal Etiko Zerbitzua) edo
  • idatziz helbide honetara: “SIGACUS – Kanal Etikoa” Azkoitia Plaza, 5, 2-D – 20011 Donostia (Gipuzkoa)
Datuak Babesteko oinarrizko informazioa

Tratamenduaren Erantzulea: Kanal Etiko honen bidez informazioa ematen duzun enpresa edo erakundea (aurrerantzean, «Enpresa»).

Tratamenduaren Arduraduna: Sigacus Gestión, S.L. (IFZ: B20759288).

Tratamenduaren Helburua: Kanal Etikoaren bidez jasotako komunikazioak kudeatzea. Tratamendu honen oinarri juridiko legitimatzailea Tratamenduaren Erantzulearen legezko betebeharrak betetzeko tratamenduaren beharra (DBEOren 6.1.c artikulua) da.

Hartzaileak: Emandako informazioaren izaeraren arabera, erreferentziako pertsona edo sailei eta arlo horretan eskumena duten administrazio publikoei (hala badagokio, Justizia Administrazioa barne) komunikatuak izan daitezke. Era berean, legediak ezartzen dituen gainerako kasuetan datuak komunikatuak izan daitezke.

Kontserbazio epea: Egindako komunikazioaren jatorriari buruz erabakitzeko behar den denbora. Nolanahi ere, jakinarazpenetik hiru hilabete igaro ondoren, datuak ezabatu egingo dira Kanal Etikotik, eta enpresak tratatzen jarraitu ahal izango du salaketa edo hobekuntza-proposamena kudeatzeko, aplikatzekoak diren araudietan ezarritako epeen arabera.

Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, transferitzeko, tratamendua mugatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak edonoiz erabil ditzakezu (baita datuak babesteko politika osoa eskatu ere) Tratamenduaren Erantzulearengana zuzenduz, edo nahiago baduzu, Tratamenduaren Arduradunaren bitartez (Sigacus Gestión, S.L.; Azkoitia Plaza, 5, 2-D, 20011 Donostia, Gipuzkoa / etikoa@sigacus.com).

Datuak Babesteko Kontrol Agintaria: Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol-agintaritza eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa (www.aepd.es).

Informazio gehiago Pribatutasun Politikan.